XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina zer ari zara esaten, maixu jauna!.

- Bai, bai erantzun zion Klingsor jaunak.

Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta garbiago ikusten dut guzti hau....

Benetan, haurrok... tinta deabru bat daukagu gelan, horregatik da dena!.

- Eta zer? jakin nahi zuen Paulotxo Knoblochek.

Egin al daiteke ezer tinta deabruen kontra, maixu jauna?.

- Saia gaitezen! erantzun zuen Klingsor jaunak eta hiru eskuzarta jo zituen.

Baina eskuzarta haiek, aztiek bezala jo zituen.

Zer uste duzue gertatu zela?.

Bapatean Lottetxo Holdgrûnen tintontzitik gizontxo urdin ezerez bat atera eta bere oin bilus urdinen gainean ahate baten antzera gelan aurrera, Klingsor jaunaren mahai aldera irten zen.

Eta nor zen gizontxoa?.

Hogeitamasei haurrek lehen begiratutik igarri zioten, gizontxo hura tinta deabrua besterik ezin izan zitekeela.

Buztan urdin luze bat zeukan motots urdin potolo bat puntan zuela, mihi urdin luze bat eta bi adartxo urdin kopetan.

Beste gainerakoan ere dena tinta bezain urdina zen.

- Orain, zer? esan zuen Klingsor jaunak aurpegi serioa jarriz.

Zertan ibili zara hemen, tinta deabru txepel hori, e? ondo al dago egin duzuna?.

Hasi segituan zikindu dituzun koadernoak garbitzen!.

Baina tinta deabruak ez zuen gogorik horretarako.

Zergatik garbitu berriro, berak puntuan zikindu zituen koadernoak?.